ZUZENDARIARI

Elegiaz

2023ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Ibili naiz egun hauetan nire biografia errepasatzen imajinazioan, eta, batzuetan barregurea ematen badit ere, gehiago da tristura, frakasoa, pena, estutasuna. Nire gaixoa da, ideia deliranteen trastornoa. Eta batzuetan iruditzen zait horrek, gizartean hartutako inhibizioek, trabatu dizkidatela aukera ugari. Iritsi naiz nire kontrako historiak asmatzera, autoinkulpatzera. Eta gauzak horrela, fede kristauak konfortatua, pentsatzen dut literato banintz elegia, genero elegiakoa, aukeratuko nukeela. Asaskatzearren. Baina nik gehien gustoko dudana da egia bilatzea eta aurkitzea. Ez naiz nobelista. Asaskatzen dut batez ere egia topatzean, eta, dotore adierazten badut, hori da nire pozik handienetakoa.

Elegietarako gustua poeta erromatar batek eman zidan: Propertziok. Haren poema bat honela hasten da: «Zintia lehenak kautibatu ninduen, gaixoa ni...» Baina kontatzen zuen errealismo horrekin barrea eragiten du, kontatzen zituenetan maiteminduek egiten zituztenak irakurriz irribarrea eragiten du. Hor dago artista handia.

Denetara filosofo kristaua sentitzen naiz batez ere, zerbait onuragarria egin badut, hori nire meritua. Eta beste guztia nire fantasia da, estutasuna ematen didanasarri, eta trankilizanteak erabiltzen ditut.

Hainbeste triskantzaren artean, gaur egun, aspaldiko gazte honek maite du daukana, eta ez du nahi ez duena. Urrezko erregela bihotzean dudana inprimatua, eta nik asmatua. Ez diot inori inbidiarik.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.