Zuzendariari

Ekonomiaz

Jokin Malats-Etxebarria.
Getxo
2012ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Ekonomiaren kontzeptuaz hitz egiten denean, zertaz hitz egiten da? Zein da gakoa? Aberastasuna sortu? Aberastasuna banatu? Otsailaren aurreko astean edo izan da. Telebistaren aurrean programa batek nire arreta erabat erakarri zuen: pairatzen ari garen krisiaren erdian aberatsen bizi-kalitatearen gorakada. Eta hau ilustratzekoEspainiako hegokostaldean parra-parra, inongo problema eta konplexu barik, guztiz kontrakoa esango nuke nik, dirutza ederrak xahutzen zituzten hainbat pertsonaia.

Programa erdia Espainiara joandako Errusiako aberats berriei eskainita zegoen. Errusiako mirari ekonomikoari esker orain hango aberats berri hauek alemandarrak eta batez ere britainiarrak ordezkatzen ari dira Costa del Soleko txalet zein goi mailako jai glamourtsuetan.

Gainera, aberats horien esanetan, beraiei esker bertako espainiar askok bai lorategia zaintze-lanetan bai bestelako txapuzetan lana topatzen dutenez, onuragarriak dira inguruko herrixketako ekonomiarentzat.

Kazetariak hainbat galdera egiten dizkie. Zenbat diru xahutzen duten jai bakoitzeko, edota zenbat ordaintzen duten zapata batzuen truke... Baina ez hau: «Aberats errusiar jauna, berorren ustez berorren herriak gutxiengo batek orain hainbesteko dirutza edukitzeak badauka zerikusirik berorrek, ogibide bat ematen dien espainiar apal eta xume horiek, Errusian ume askok jasaten duten egoeraz ohartuta, ume gixajoek bizitza duin bat eduki dezaten, hona bizitzera ekartzearekin?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.