ZUZENDARIARI

Eko Berango

Berango.
2022ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Ni ez naiz berangoztarra, baina bertan bizi naiz, eta badakit zer-nolako aldaketa izan duen herriak urte batzuetan. Gogoan dut metro-geltokitik gora, errepide bazterrean, utzita zegoen baserri batean, oinez nindoalarik, bertan ostatu hartutako mozoloak, behin baino gehiagotan, egun argitan, ongi etorria eman ohi zidala; edota Azkorriko aparkaleku inguruko pinudietan, gure lagun batzuen semearekin, erreklamoa erabiltzen genuela (gaizki eginda), kukua erakartzeko, eta bertatik bertara, Ku! Ku! Ku! entzuteko. Hala ere, horiek ez ziren gure faunako txori bakarrak. Izan ere, gure lagunen semearen aitonak eta amamak Neguriko familia aberats baten etxean egiten zuten lan, Santa Anako lur eremu handietan, eta horrek aukera ematen zigun, besteak beste, bertako orduko zuhaitzetan horren preziatua den okil txikia ikusteko. Hontz zurien eta urubien ulu zoliak ere beti izan dira oso arruntak gure etxe inguruan, baina, aspaldian, isildu egin dira. Alabaina, ez da zaila jakitea, zer dela eta, gero eta txori, zuhaitz eta eremu berde txikiago dagoen. Berangora joaten bazara, bazter guztietan langileak kaskoak jantzita, kamioiak gora eta behera eta zerutik gertu eskegita dauden garabiak baino ez dituzu ikusiko. Zuhaitzek ez dute porlana maite. Txoriek ez dute negoziorik egiten. Gainera, ez dute ahotsik. Hitza Berangoko gehiengo osoa duen EAJk du, eta zuzentzerik ez duen okerra zuzentze aldera-edo, Eko Ortuak Berango proiektua jarri nahi du martxan degradatuta dagoen gune batean baratze ekologikoak ipintzeko, eta nola ez, zer ekologistak diren lau haizeetara aldarrikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.