Zuzendariari

Ekintza bandalikoak Bilbon

Bermeo.
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Bilboko hiriari (edo Bilbao, eurei gustatzen zaien erara) 1,5 milioi euro kostatu ei zaizkio triskantza bandalikoak, hots, pintadak, txorrota lapurretak, eta abar. Kalkulu horiek egin dituen erakundeari eskatuko nioke argi diezaiela bilbotarrei triskantza bandaliko horietan sartu al dituzten, bat bakarra kontatzeagatik, ertzaintzak euren basati eta hiltzaile portaeraz Bilboko Udalaren eta Lakuako barne sailaren ezbairik gabeko laguntzaz Kukutza husteko egin zituzten triskantzak. Baina zintzoki uste dut erakunde ofizialek egin edo probokatzen dituzten triskantzei ez diela ekintza bandalikoak deitzen, herriak protesta gura duenean ertzaintzak tabernen pertsianak hausten dituen arren, euren borrekin gorputzak odolbatuz betetzen dituzten arren, kulatekin hezurrak hausten dituzten arren, gomazko pilotekin begiak lehertzen dituzten arren. Egia esan, ez dut uste bakean protestatzea debekatuta dagoenik, oraindik. Eduardo Galeanok esan zuen: gauzen benetako izena berraurkitu behar dela ez daitezen usteldu eta bizia eta zentzua eman dieten berbak berreskuratu. Eta Rousseauk esaten zuen: duintasun guztia, harrotasun guztia, independentzian daude; manipulaturik izatea esklabizaturik bizitzea da.

ZUZENKETA: Huts batengatik, atzoko egunkarian, 8. orrian, ez zen behar bezala atera Patxi Zabaletak idatzitako artikuluaren hasiera. Honela da: «Aralar alderdia beti ezker abertzaleko ildo edo sentsibilitate bat bezala aitortu edo definitu da». Barkamena egileari eta irakurleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.