ZUZENDARIARI

Ekainaren 5a, Ingurumenaren Mundu Eguna

Ekologistak Martxan.
Bilbo.
2021eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Duela 42 urteko ekainaren 3an, Gladys del Estal, Donostiako militante ekologista, Tuteran hil zen Guardia Zibilaren tiroz, Ingurumenaren Munduko Eguna gogora ekarriz, zentral nuklearrak geldiaraztea eta Bardeako tiro-poligonoa desegitea eskatzen zuen manifestazio batean. 42 urte igaro dira, eta ingurumenaren defentsaren aldeko eta larrialdi klimatikoaren aurkako borrokak inoiz baino biziago jarraitzen du.

Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Mundu Eguna da, eta Ekologistak Martxan-etik, berriro ere, aldarrikatu nahi dugu ingurune natural osasungarri batean bizitzeko eskubidearen defentsa, kutsadurarik gabe, zaratarik gabe, xahutzerik gabe, gure ingurune naturalak suntsitzen dituzten eta beharrezkoak ez diren azpiegiturak —hala nola AHTa edo Super Hegoa, Zaldibar eta erraustegi berriak— saihestuko dituen hondakinen kudeaketa batekin, eta trantsizio energetiko bat garatzearen garrantzia bultzatuko dugu, tokiko garapena sustatzea helburu izango duena.

Eta horregatik, gaur, kalean izango gara Bizitzaren eta Lurraldearen Defentsaren alde, egunez egun gure ingurune naturala suntsitzen duten eta planeta suntsitzearekin mehatxatzen duten ingurumen-erasoen aurrean. Bioaniztasunik gabe ez dago bizitzarik lelopean elkaruko gara, 13:00etan, Bilboko Arriaga plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.