Tokatu zait azken egunotan hainbat iragarki-eta entzutea aurtengo maratoiari buruz. EITBren maratoiaz ari naiz, Alzheimerren gaitza aintzat hartzen duen horretaz.
Atentzioa eman dit gaixoei buruz hitz egiten dela ezertaz enteratzen ez diren panpinak balira bezala. Horixe da nire pertzepzioa, behintzat.
Alzheimerra gertutik ezagutzen dugunok, senide bat gaixotasun horrekin izan dugulako, ederki dakigu lehenengo etapan eriak kontu askoz ohartzen direla eta horren ondorioz ikaragarri sufritzen dutela.
Ez dakit kanpaina honen arduradunek xehetasun horren berri ote duten.
Konklusioa, begi bistakoa: komeni da kontu handiz ibiltzea zenbait mezu publikoki zabaltzeko orduan. Errespetu kontua da, ez besterik.
ZUZENDARIARI
EITB Maratoia eta alzheimerra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu