Pasa den asteburuan, abuztuaren 20an eta 21ean, Europako segalarien txapelketa jokatu da Esloveniako Cerklje na Gorenjskem herrian, eta sei herrialdek parte hartu dute bertan: Hego Tirol,Baviera, Suitza, Austria, Eslovenia eta Euskal Herria.
Niretzat pertsonalki esperientziaaberasgarria eta gozagarria, eta Euskal Herriaren enbaxadore gisa harro, nahiz eta Euskal Herritik joandako segalariek txapelketa ez irabazi, Suitzako gizonezko batek irabazi baitzuen gizonezkoen sailean eta emakume suitzar handibatek emakumezkoen sailean.
Segalarien eta bertaratutako guztien artean giro oso jatorra eta atseginaegon zen, kirol leiha egon zen, baina adiskidetasun-bosteko eta besarkada benetakoak ere bai. Kantua etadantza, jan-edana eta kultur arteko aberastasunez beteriko asteburu luze-laburra.
Bi urtetik behin antolatzen du txapelketa herrialde batek, eta bi urte barru, aurten Esloveniak antolatu duen gisa berean, Hego Tirolek antolatuko du Tondach herrian. Lau urte barru, 2015ean, berriz, Euskal Herrian izango da.
Niretzat ohore bat izan da Almitzaelkarteari ere nire laguntza eskaini izana aleman interprete gisa, eta horren bidez eta denon laguntzarekin ikasi dutherrialde bat zer den: lurrari lotutakobenetako pertsona naturalak, jatorrak eta abegitsuak, eta horiekin bi egungogoangarri igaro ditut.
Bide batez, eta segaren bidez Euskal Herria ezagutarazi dugu Eslovenian, eta Euskara lau haizeetara hedatu duguBilbotik Frankfurtera eta Frankfurtetik Ljubljianara.
Eta Ljubljnatik Suitzara, Hego Tirolera, Austriara, Alemaniara. Goierritik, edo Highland-etik goi-mendietara, mendiaren altzora, lurrari eutsiz eta lurrariemanez, aupaka eta vengaka irrintziak eta txaloak. Euskal Herriaren enbaxadore bikaina Europan Almitza segaelkartea, weil ein Land zwischen Spanien und Frankreich gibt, lurralde batEspainia eta Frantzia artean dagoela ezagutarazteko.
Zuzendariari
'Ein Land zwischen Spanien und Frankreich'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu