Orain, tarte batean egongo gara bakean. Zazpi hilabetez lasai egingo dugu lan, ehiztaririk topatzeko beldurrik gabe.
Aurten ere haien bisita jaso dugu; gogoz kontra, noski. Lursailak itxita daude, bideak seinalez beterik, baina, hala ere, edozein lekutan azaltzen dira. Batzuek onartzen dute, «a, bai?» esan eta joaten dira; beste batzuek, ez, eta orduan jasan behar ditugu irainak, mehatxuak eta, amore eman ezean, baita bultzakadak ere.
Hesiak, langak, seinaleztapenak, konponketak eta abar, baserritarron kontura doaz, nahiz eta oso diru sarrera apalak dauzkagun (baserriko jarduera edota erretiroa). Sistemak, beti, gehiago ematen dio gehien daukanari.
Basoan ari bazara lanean, kontuz! Segurtasun eremua ez dago markatuta, eta, beharbada, eztabaida sortuko da. Nork bere interesa defendituko du, eta guardia oso urruti dago. Guk bertan dugu zeregina, basoa garbitzen eta egur eroria biltzen, etxea zein ura berotzeko. Dena den, hobe alde egitea, gatazka ekiditeko.
Gehigikeria horiek besteetan ere salatu ditugu egunkarietan; halere, ez da nahikoa izan erakunde publikoek premiazko neurriak har ditzaten. Eskubidea dugu patxadaz bizitzeko geure etxean.
Ehiza aisialdirako zaletasuna besterik ez da, baina gu ezinbestean jarduten gara, baserria eta bizimodua aurrera ateratzekotan. Oso desberdina da.
Berriz ere, baserriko lana gutxietsirik.
Zuzendariari
Ehiza garaia bukatu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu