Eskertzekoa da BERRIAk urtero German Gogoan izeneko omenaldiari eskaintzen dion arreta eta lekua. Aurten ere, Sanferminetan German gogoan izenburuarekin, artikulu bikaina azaldu zen atzoko zenbakian. Dena den, akats pare bat tartekatu dituzue. Bata, gertaeren hasierari dagokiona. Zezenketa bukatutakoan hasi zen zezen plazako liskarra, 20:45 aldean.
Bigarrena, 22:00ak aldean tirokatu eta hil zuten German Rodriguezek izan zuen atxikimendu politikoari dagokiona, hain zuzen ere. Atzoko artikuluan aipatzen zen German ORTko militantea zela. Hori ez da egia; izan ere, Liga Komunista Iraultzailean, hau da, LKI deiturikoan jardun zuen bere ibilbide politikoan Germanek. Jakina denez, 1997az geroztik izen hori hartu zuen erakundea LCR-ETA (VI) zein ETA (VI)tik zetorren, eta bilakaera horretan guztian German Rodriguez Garin-ek parte hartze zuzen bezain esanguratsua izan zuen.
Egiari zorretan, doazkizue zuzenketa hauek.
Adeitasunez.
ZUZENDARIARI
Egiari zor, German Rodriguezen militantziaz eta besteaz…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu