Oraintsu, BERRIAn(2020/11/06) Egia ala gezurra? artikulua irakurri genuen, Aitor Ligu batek idatzia. Han, Iruña-Veleiaren zientifikoki kontrastatutako arestiko borroka ironiaz hartu eta Gabixolaren gose-greba gezurtitzat hartzen zen. Lehen unean, Espainiako eskuin muturraren argumentarioaren aurrean geundela uste genuen (errespeturik gabea, faltsutasunez betea, manipulatzailea eta ustez ironikoa). Adibideak ugariak dira.
Catalunyako Procés-eko preso politikoek, gose-greban zirela, salatu zuten (La Vanguardia, 2018-12-11) zenbait prentsa ultra espainol albisteak argitaratzen zebilela, esanaz, gose-greba iruzurtia zela. 2006an, egunkari eta politiko espainiarrek esan zuten De Juana Chaosen gose-greba «york urdaiazpiko gose-greba» izan zela.
Aitor Liguk, bere artikuluan, teknika deslegitimatzaile berbera erabiltzen du.
Pentsa dezagun gose-greba bat gizakiaren alderik onena erakusten duen erabaki baten emaitza dela, izan ere, gai baita ondarerik preziatuena, osasuna eta bizia barne, interes desinterestu baten alde arriskuan jartzeko: egia eta justizia defenditzeko.
Gose-grebak ispiluaren aurrean jarri zaitu eta zure benetako nortasuaren irudia erakutsi du:
1. Ustez ahula denarekin insolidario eta prepotente, eta bertsio ofizialaren meneko. Kutxiko lokala mundu guztiarentzat irekia egon da, baina zu ez zara handik agertu, gaiari buruz ezagutzaz mintzazteko.
2. Bertsio ofizialarekin egoteak ez zaitu legitimatzen, gure hizkuntzarentzat eta herri-sustraiak gordetzen dituen Iruña-Veleiak daukan egundoko aberastasunaren alde borrokan dagoena deskalifikatzeko.
3. Gainera, lotsarik gabe gezurretan zabiltza, esanaz, soilik zientziak arrazoia ematen digunean onartuko dugula hark esaten duena. Komunikatuan hitzez hitz jasotzen zen Arabako Kultur Diputatuarekin izandako elkarrizketa:
— Del Val anderearen galderari: «eta faltsuak badira?», honela erantzun genion:
— «Guk beti onartuko dugu zientziak dioena».
Kontua ez da ustezko disiuntiba (egia ala gezurra), esaten saiatzen zaren bezala, itxuraz ironikoa (ironia boteretsuarekin erabiltzen da, ez ustez ahula denarekin), baizik baieztapen bat: greba gezurtia, grebalari gezurtia. Egia, Iruña-Veleiari buruzko egia ofiziala.
Guk, ordea, zuzenean esaten dugu, zure jokabideari buruzko erretorika faltsurik gabe. Egia: horrelako iruzkinak egiten dituen pertsona ez da ez ezkerrekoa, ez ezker abertzalekoa; eta gezurra: gezurretan aritu zaraGabixolaren gose-grebari buruz.
ZUZENDARIARI
Egia eta gezurra (hitzak kentzeko)....
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu