ZUZENDARIARI

Ebakuntzetarako 66 egun? Bai zera!

Joxemari Iriondo Larrea.
2023ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Kaixo, Sagardui anderea. Orain dela gutxi esan zenuen ebakuntzetarako batez besteko epea 66 egunekoa zela, eta argi eta garbi esan nahi dizut hori ez dela horrela inolaz ere, ez gure kasuan behintzat. Nire semeak, Aitzol Iriondok, martxoaren 9an izan zuen kontsulta anestesistarekin, eta oraindik ez du inolako deirik jaso. 2022ko urtarrilean hartu zuen baja, bost hilabete itxaron behar izan zuen errehabilitazioa egiteko, hiru hilabete erresonantzia egiteko, horien ondoren ez da errekuperatu eta handik hiru hilabetera neurozirujauarekin izan zuen kontsulta. Urtebeteko baja amaitu ondoren sei hilabeteko luzapena eman diote. Ikusten ari naiz sei hilabete horiek amaitu ondoren ere ebakuntza egin gabe eta osatu gabe egongo dela lanera itzultzeko. Esadazu mesedez zer egingo zenukeen, zu kasu honetan egongo bazina. Benetan eskertuko dizut gutun hau irakurtzea eta zure iritzia azaltzea. Agur, eta ondo izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.