Zuzendariari

EAJ: utzi bakean Zornotza

Zornotza.
2014ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Gure memoria oso ahula denez, gainbegiratu bat egingo diogu azken 15 urtean gure herrian EAJren eskutik gertatu den aldaketari. Zelaieta parkeko lau lore politek ezin dute hainbeste urteko kudeaketa txarra ezkutatu.

«Proiektu estrategikoa» eta «progreso» hitzaren atzetik, amalurrak (eta guk) itzelezko erasoa jaso du. Hori bai, dena Zornotzako biztanleen ongizatearen alde izan da. Bai, zera!

Proiektu estrategikoaren izarra: Boroako zentral termikoa. Urte erdia darama geldirik. Eraiki zenetik, kutsadura atmosferikoak eta argindarraren fakturak igoera handia izan dute.

Beste proiektu «beharrezko» bat: Zelaieta parke azpiko parkinga. Egun, hutsik dago, eta aparkaleku gehienak saldu barik. Bi proiektu horiek Zornotzako herritar gehienen iritziaren kontra egin zituzten. Zentral termikoaren aurkako jarrera erreferendum baten bidez adierazi zen, eta parkinga, sinadura bilketa baten bidez.

AHTak eta fracking-ak egiten duten txikizioa beste baterako utziko dugu.

Bukatzeko, gure kontsumismo aseezina errazago egiteko, udaletxeko arau subsidiarioak aldatzeko prest agertu da EAJ, Dendariak dendarien elkartearen laguntzarekin. Asmoa: merkataritza gune handi bat eraikitzea herrian. Euren dendaren itxiera ekarriko du, eta dendariak alde? Ulertezina.

Hori guztia kontuan hartuta, zergatik ez da ezer gertatzen? Datorren hauteskundeetan betikoei bozkatuko diezue? Nahikoa da! Zornotzak aldaketa behar du, eta herritarrok bultzatu behar dugu aldaketa hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.