ZUZENDARIARI

Duintasun hormatik hogei metrora, euskal gudarion hezurrak salgai

Bakio.
2022ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Zapatu goizean Derioko hilerrian egon nintzen, euskal gudari fusilatuen oroimenez egindako ekitaldi hunkigarrian. Ezin dut azaldu nire barruak esaten zidana: harro, triste, minduta, pozik, gogaituta, ezinegonez, baina berton. Hormatik hogei metrora, nire aitite Juan eta bost gudariren gorpuzkiak hobiratuta daude, eta hilobia Derioko Udalaren esku dago 2000. urtetik hona, aurreko titularrek kontzesioa berriztatu ez zutelako. 2021. urteko urriaren 15ean, eskaera formal baten bitartez, hilobiaren salmenta eteteko eskatu nuen.

Erantzuna honako hau izan zen: ezetz, edozeinek duela erosteko aukera, eta hezurrak hezurtegira joango liratekeela. Nire kezka agertu eta gero, Derioko hilerriko zuzendariaren berbak honako hauexek izan ziren: «Me da igual si es tu abuelo, gudaris o reyes!!!».

Zapatuan barruak lasai edukitzea ez zen erreza izan. Ekitaldia amaitu bezain pronto kazetari batek hartu ninduen, eta bere denbora eskaini zidan honen guztiaren egoeraren berri kontatzeko eta geroa plazaratu ahal izateko. Eskerrik asko!

Etxean otso, kanpoan uso. Landu dezagun etxean gure gudari guztion aitortza. Derioko duintasunaren hormak lagunduko ahal digu salmenta eteten!

Bai Jaurlaritzak bai udalak erantzun bat eman beharko lukete, arazoa konpondu eta gudarion arima betiko galdu ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.