ZUZENDARIARI

Donostiako Udalari

Donostia.
2016ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Iruñeko Udalak Oroimen Historikoaren legea bete du. Conde de Rodezno Plaza «Askatasunaren Enparantza» izendatu dute, eta han zegoen dagoen «Monumento a los caídos por Dios y por España» kaperatik Mola eta Sanjurjoren hilotzak atera dituzte. Hor dute Donostiako zinegotziek jarraitzeko eredu bat, esate baterako Urgull mendiaren gainean dagoen hiriko ikur frankista handiena «Sagrado Corazón de Jesús» delakoa Donostiako paisaiatik desagerrarazteko.

66 urte bete dira tramankulu hura egin zenetik, 37 urte udal demokratikoa dagoela Donostian, eta 9 urte Oroimen Historikoaren Legea onartu zenetik eta... Noizko erreparazioa? Noizko mamotreto hori eraistea?

Eskultura hori Donostia izutu batean frankistek antolatu zuten diru-bilketa bati esker eraiki zen 1950. urtean. Aurretik «Legión Católica» eta «Apostolado de la Oración» delako taldeek Ortiz de Urbina zinegotziaren laguntzaz, Junta bat edo batzar bat sortu zuten proiektua aurrera eramateko; lortu zuten Gobernu zibilaren eta militarraren onespena, eta gotzaina izan zen lekua aukeratu zuena: Urgull mendia.

Urgull mendiaren tontorrean dago, Nacional-Catolicismoaren ikurra. Baina, hala ere, ez dago dudarik Donostiaren paisaia eratzen duten osagai nagusienetako bat bihurtu dela, (beste hainbeste monumentu frankista bezalaxe) frankismoaren pozoia zainetaraino sartuz.

Egileak: Federico Coullaut-Valera Mendigutia eskultore erlijiosoa eta frankista porrokatua, eta Pedro Muguruza arkitekto faxista hutsa ere bai.

Gaur egun desagerraraztea ez da aukera bat, frankismoren biktimei zor diogun errespetuaren seinale bat baizik.

Zinegotzi gazte asko dago Udalean eta agian haiek ez dakite eskultura hori frankistek jarri zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.