ZUZENDARIARI

Donostiako Udalari

Donostia.
2016ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Iruñeko Udalak Oroimen Historikoaren legea bete du. Conde de Rodezno Plaza Askatasunaren Enparantza izendatu dute, eta han zegoen dagoen «Monumento a los caídos por Dios y por España» kaperatik Mola eta Sanjurjoren hilotzak atera dituzte. Hor dute Donostiako zinegotziek jarraitzeko eredu bat. Erabil dezakete, esate baterako, Urgull mendiaren gainean dagoen hiriko ikur frankista handiena —Sagrado Corazón de Jesús delakoa— Donostiako paisaiatik desagerrarazteko.

66 urte bete dira tramankulu hura egin zela; 37 urte igaro dira Donostian udal demokratikoa dagoenetik, eta bederatzi urte, berriz, Oroimen Historikoaren Legea onartu zenetik eta... Noizko erreparazioa? Noizko haren eraisketa?

Eskultura hori izututa zegoen Donostian frankistek antolatu zuten diru-bilketa bati esker eraiki zen 1950. urtean. Horren aurretik Legión Católica eta Apostolado de la Oración delako taldeek Ortiz de Urbina zinegotziaren laguntzaz proiektua aurrera eramateko batzar bat sortu zuten, lortu zuten gobernu zibil eta militarraren onespena, eta, azkenik, gotzainak aukeratu zuen lekua: Urgull mendia.

Urgull mendiaren tontorrean dago, beraz, nazional-katolizismoaren ikurra. Hala ere, eta zalantzarik gabe, Donostiaren paisaia eratzen duten osagai nagusienetako bat bihurtu da (beste hainbeste monumentu frankista bezalaxe), baina frankismoaren pozoina zainetaraino sartu du.

Egileak honakoak izan ziren: Federico Coullaut-Valera Mendigutia eskultore erlijiosoa eta frankista porrokatua eta Pedro Muguruza arkitekto faxista petoa ere bai.

Gaur egun, eskultura desagerraraztea ez da aukera bat, frankismoren biktimei zor diegun errespetuaren seinalea baizik.

Zinegotzi gazte asko dago Udalean, eta haiek, agian, ez dakite eskultura hori frankistek jarri zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.