ZUZENDARIARI

Donostia Ospitaleko langileei, eskerrik asko

Ainara Aiestaran.
Zarautz.
2015eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Mugarik gogorrena noizbait hil beharra zioen kantu batek. Bizitza honetan ziur dakigun gauza bakarra heriotza bada ere, ez gaituzte horretarako prestatzen, ez gara hori onartzeko gai izaten. Gaixotasuna deitu gabe etortzen da, eta azken hilabeteetan inpotentzi eta amorru handiz ikusi dugu gure senarra eta aita pixkanaka itzaltzen.

Zorionez, egoera zail honetan ez gara bakarrik egon, ez gara bakarrik sentitu. Hor izan ditugu Donostia Ospitaleko mediku, erizain eta laguntzaileak gure ondoan. Zuei gure eskerrik beroenak, eta batez ere etxeko ospitalizazioan zabiltzaten profesionalei. Azken asteetan ezinbestekoa bihurtu zaigu zuen presentzia. Bene-benetan, eskerrik asko. Zuen lana omen da, hori esan izan diguzue askotan, baina lanetik harago doa.

Oihana, Mikel, Muskilda, Irati, Garazi, Maite, Mari Jose, Izaskun, Arantxa, Aroa, Intza, Elena... eta beste asko. Bihotz-bihotzez eskerrik asko denoi une gogorrak goxoagoak egiteagatik. Jarraitu horrela lanean!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.