Zuzendariari

Doako justizia

Jesus Maria Gonzalez Martinez
Abaltzisketa.
2012ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Abaltzisketako udaletxeko bulegoetan arartekoari buruzko informazioa aurkitu nuen. Hau zinismoa udal honek duena, eraikuntza ilegal baten inguruan arartekoak emandako gomendioei ez dielako jaramonik egin. Haiek bidalitako gutunak ez zituen erantzun ere egin. Orain, udalak erakunde horren ontasunak lau haizeetara zabaltzen ditu. Kargudun publikoek badakite lana legeztatzeko nahi dutena egiteko boterea dutela, arartekoaren eskaerak gorabehera. Badakite administrazioak ez duela ezer egingo ere. Jada euskal parlamentutik pasatu da, eta inork ez du ezer esan. Baserri bati soilik eragiten dio. Ustiapen txiki horiek ez dute etorkizunik. Nekazaritza ekologikoa egin, energia berriztagarriak erabili, euren fruta landu edota osagarri den nekazaritza turismo bat izan, ez du axola. Ez da errentagarria. Burokraziarekin hiru urte borrokan aritu eta atseden ordu asko galdu ondoren, ondorio hau atera dugu: ustelkeria hau sistemaren parte da. Arartekoaren laguntzarekin doako errekurtsoak aurkeztea, hau da hiritarrentzako «doako justizia» administrazioaren gehiegizko erabileren aurrean.

Beharrezkoa bada, arartekoari berriro laguntza eskatuko diot, Abaltzisketako Udalak berarekin izandako mespretxu jarrera kontuan izan gabe.

ZUZENKETA: Atzo, BERRIAko 30. orrian, oker bat agertu zen: Goiena taldeko zuzendari berria Joxe Arantzabal izango dela argitaratu zen titularrean. Zuzendari berria, ordea, Iban Arantzabal izango da. Barkamena biei eta irakurleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.