ZUZENDARIARI

Dirua badago

2019ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
P entsa harrapatzeko ere badago eta. Pentsiodunak kalean gaude urte eta erdi luze ezkero: pentsio sistema publiko duin baten alde; gutxiengo pentsioa 1.080 eurokoa izan dadin; gutxiengo soldata 1.200 eurokoa... urtero KPIa legez garantizatua; emakumeen eta gizonen arteko soldata eta pentsioen ezberdintasunen kontra; pentsioak murriztu eta prekaritatera bideratu dituzten 2010eko, 2011ko, 2012ko eta 2013ko pentsio eta lan erreformak indargabetzea nahi dugu... Dirurik ez dagoela sinetsarazi nahi digute, baina, herritarron dirutik, milaka milioi euro eman zizkioten bankuei beraiek egindako zorrak ordaintzeko.

IBEX 35eko enpresak (handiak) milaka milioi euroko irabaziak izaten dituzte urtero eta bakarrik %6 ordaintzen dute sozietate zergetan; errege etxea, ejertzitoa, polizia, G7... Dirua badago, baina oso gaizki banatua. Pentsiodunok gizarte honen %25 gara, baina aberastasunaren %9,5 bakarrik jasotzen dugu. Politikari askok izugarrizko soldatak, dietak... jasotzen dituzte; ba dira alkateak, soldata beren buruari %40 igo diotenak, bada 7.500 euro kobratzen duenik eta hori; borondatez, «herriaren eta herritarron alde lanera joan direlarik»... Zenbat igoko ote lukete derrigortuta joan behar izanez gero?

Errege etxeak 8 bat milioi euro jasotzen ditu urtero; ejertzitoak 31.000 bat milioi euro... Gizarte Segurantzan dirurik ez baldin badago, falta bada, osatu dezatela estatuaren aurrekontu orokorretatik; bertan dagoen diru zati handi bat guk, langileok jarritakoa delako. Guk jarri eta guk erabaki noneta nola erabili.

Gogoratu orain duguna urteetako borrokari esker lortu dugula. Dirua badago pentsio duinak guztiontzat izateko; bidean politikarien borondatea aldatu beharra dugu. Irailaren 2an, berriz erepentsiodunak kalean! Aurrera!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.