ZUZENDARIARI

Dinokorrika

Hernani.
2017ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Aurtengo Korrika Hernanin berrikuntza batekin etorri da, eta ez preseski parte hartu dugunok euskara sostengatzen «berriak» garelako: haurrek badute beraien espazio propioa Korrika txikiaren eskutik. Adinean sartuak garenontzat, aldiz, gure ekarpena Korrika pasatzean txalo egitera mugatua zen. Aurten Hernaniko AEK-k dinokorrika antolatu du, gure neurri eta abiadurara pentsatutako korrika bat. Ilusioz hartu dugu dinokorrikaren antolatzea, AEKri eskerrak eman eta honakoa adierazi nahi diogu hernaniarrei eta Euskal Herri osoari:

Hemen gaude, adinean sartuak diren aztiak, frankismo garai ilunetako malabaristak, ekilibristak. Gure hizkuntza berriz ere argitara eman genuen artistak. Gure belaunaldiari erauzi nahi izan zioten hizkuntza, ebatsi, lapurtu.

Gainera lortu zutela sinistu zuten, ez zekiten, ordea, gu ezkutuan prestatzen hasi ginela gure emankizuna, auzolanean eraikitako zirku unibertsala da gurea, adin guztietako hizkuntzaren artista guztiak dugu parte hartzen.

Eta bihar ere hor izango gara talentu berriak sustengatzen, etengabe eraberritzen baita gure ikuskizuna. Gora hizkuntzaren malabaristak, trapezistak, herri honen ilusionistak! Euskararen artisauak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.