Zuzendariari
DGT, euskara eta kexa / iradokizun orriak
Maiatzaren 13 eta 14an, DGT delakoak Donostian duen bulegora joan behar izan nuen. Euskalduna naizenez, tramiteak euskaraz egin nahi izan nituen, baina alperrik, ez zegoelako jendaurreko langile euskaldunik. Kexa / iradokizun bat egitea erabaki nuen , DGTk arreta euskaraz jasotzeko eskubidea berma dezan. Hala, kexa eta iradokizun orriak eskatu, eta hona zer eman zidaten: folio zuri bat. Zur eta lur gelditu nintzen, derrigorrezkoa baita kexa eta iradokizunak egiteko inprimaki berezi bat izatea. Murrizketak ote?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu