ZUZENDARIARI

Deskargatik Azkarragara

Antzuola.
2015eko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Gipuzkoako mendate ezagunena bihurtu da Deskarga. Diario Vasco-k eta Noticias de Gipuzkoa-k artilleria guztia deskargatu dute Bilduren aurka. Arlabani buruz, berriz, txintik ere ez.

Baina zein da Deskarga hitzaren jatorria? Zenbait filologoren ustez Azkarraga hitzetik dator eta badaude hori pentsatzeko arrazoiak.

Batetik, Antzuolatik Urretxurako errege-bidea oraingoa baino goragotik zihoan, Azkarraga deitzen den parajetik.

Bestetik, baditugu irakurketa okerren ondorioz sortutako toponimoen zenbait adibide. Nafarroa Garaiko Deierri itzuli zuen eskribauak uste izan zuen de preposizioa zela eta hitza bitan zatitu zuen, Valle de Yerri itzuliz. Gurean antzekoa gertatuko zen, baina alderantziz: Puerto de Azcarraga zena Puerto Descarga izendatuz. Etxegarate mendatea izendatzeko Euskaltzaindiak Etzegarate hobetsi berri duen bezala, zergatik ez deitu gureari Azkarraga gaina?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.