Zuzendariari

Denborarik gabe

Bilbo.
2014ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Goiz altxatu da. Seiak. Bizarra moztu, gosaria hartu, eta etxetik irten da, presaka. Lanera heldu denean, lan eskerga. Nagusiak betiko umore txarrez agurtu du. Han bazkaldu, eta inguruko berri lazgarriak entzun ditu. Emazteari %20 jaitsiko omen diotela soldata esan dio Imanoli. Gaueko hamarrak arte egon behar izan du lanean.

Etxera itzultzean, Ane goizeko harrikoa egiten aurkitu du. Akituta. Bera leher eginda. Ohea biok amets. Umeak lo, edo hala espero. Mahai gaineko egunkariaren titular nagusiak zimikatu du: EAEko 14 eta 18 urteko ehun gaztetik zazpik aitortu dute gurasoak noizbait jo dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.