Igande arratsaldean oihu bat entzun nuen... Berriz ere EH Bilduk gehiengo osoz gobernatuko du. Gogoan dut Hernanin, frankismo garaitik kanpo, beste aukera batek gobernatu zuela, gehiengoa lortu zuelako, gainontzekoen gehiketaren bitartez. 1991n, Hernaniko Udala osatzen zuten 17 zinegotzietatik Herri Batasunak7 lortu zituen, eta gainerakoek: PSE-EEk3, EAk 3, EAJk 2, EEk 1 eta LKI-EMK-k 1. Alkate, Jose Antonio Rekondo izendatu zuten (EA).
Benetako hitzaurre honek aukera ematen dit jakinarazteko orduko legearekin posible zela irabazleak hurrengo talde politikoa zinegotzitan bikoiztu arren ere bigarrengo horrek alkatetza lortzea.
Hogeita hamar urte baino gehiago pasa dira, eta, bi hilabeteren bueltan hauteskunde orokorrak direla eta, merkatari joko berarekin jarraitzen dugu, inork Europan bezala egin behar dela aldarrikatu gabe, eta froga dugu Turkiako bigarren itzuliarekin.
Herritarrek ez dute botoa ematen nork gobernatuko gaituen aukeratzeko; norekin negoziatu aukeratuko duen alderdi baten alde bozkatzen dugu, hark erabaki dezan nork gobernatuko gaituen. Hortik dator aukeratutako alderdiaren festa.
Horrek guztiak edozein ospakizun desmotibatzen du, eta abstentzioa bultzatzen. Herritarrek festa ospatu nahi dute, ez modu antidemokratikoan hautatuaren alde... baizik eta demokraziaren alde.
Azkeneko emaitzek garbi azaldu dute, galtzaile nagusiak izan direla, alde batetik, kanpaina narrastu eta besteak kakazten aritu direnak, eta bestetik, gobernuan gezurra nagusitzeko jardun direnak.
Jarrera hau ez da batere berria, eta are gutxiago harrigarria estatu mailan... baina EAJren aldetik gauza bera ikustean, Osakidetzaren gainbehera bezala, argi dago jelkideen etika politikoa berdina dela.
Nikaxiok, nire lagunak, bere bihotzeko jeltzaleengatik zioen bezala, «hauek 'gora Euskadi' eta dirua sakelara»... Eta hori esanda, Nikaxio beti EAJri bozkatzera joaten zen... eta txalotu egiten nuen. 93 urte zituen... benetan jatorra.
ZUZENDARIARI
Demokraziaren festa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu