Bilbo

Demokrazia, erregea eta elefantea

Mervyn Henderson McGowan
2024ko urtarrilaren 19a
05:00
Entzun

Felipe VI.ak azkenaldian egindako hitzaldietan, kontzeptu bat hamaika aldiz entzuten da: demokrazia. Edo demokrazia erroa duten beste hitz batzuk: gure demokrazia, demokratikoki, demokratak... Horrek asko harritzen nau, eta neure buruari galdetzen diot: baina herri honetan inork ez du gelan dagoen elefanterik ikusten? Erregeak ez direlako inoiz demokratikoak, erregeak ez direlako inoiz demokratak, erregeak ez direlako inoiz izendatzen demokratikoki, eta erregeek inoiz ez dutelako zerikusirik demokraziarekin.

Nazio demokratikoek beren buruzagiak hauteskundeetan aukeratzen dituzte, eta egungo Espainiako erregea ez zuen aukeratu gure demokraziak, bere aitak baizik. Eta denok dakigu nork aukeratu zuen Feliperen aita. Azken finean, Franco ez zen inozoa, hau onartzea zaila den arren (diktadore inozoak ez dira izaten ohean hiltzen direnak, 36 urteko agintaldi baten ondoren), eta Francok ez zuen nahi Espainiatik bat-batean ospa egin zuen erregearen semea Espainiako tronuan jartzea.

Errepikatzen dut, orduan: inork ez du elefanterik ikusten hemen? Edo, duela gutxi nire ilobak komentatu zuenez, Feliperen aitak elefantea hil al zuen?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.