ZUZENDARIARI

Delitu larriak Aralarren

Edurne Huesa eta Koro Irazustabarrena.
2018ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Dagoeneko hilabete eta erdi pasatu da Aldundiak Aralarko parke naturalean landatutako haginak ipurditik atera zituztenetik eta hagin heldu bat akabatzeko enborreko azala kendu ziotenetik. Hagina interes bereziko espezie mehatxatua denez, aipatutako zuhaitz landaketa erabat egokia iruditzen zaigu, eta irmoki gaitzesten dugu hura suntsitzea. Elkarte honek, gertatutakoaren salaketa Beasaingo Ertzaintzaren komisarian jartzeaz gain, Aldundiari, Enirio-Aralarko Mankomunitateari, berau osatzen duten udalei eta parke naturaleko zuzendaritzari jakinarazi zien zera eskatuz, gertatutakoa ikertzeko, dagoen gatazka bideratzeko sektore inplikatu guztiak aintzakotzat hartuz eta landaketa berri bat egiteko. Aipatutako erankunde horietako guztietako bakar batek ere ez digu erantzun, eta ez du gertatutakoaren berri zabaldu ere. Era berean, txalogarria deritzogu joan den ekainaren bukaeran Eusko Legebiltzarrak aho batez onartutakoa Eusko Jaurlaritzari eskatzeko: Ertzaintzak ingurumen delituak ikertzen dituen unitatea indartzeko eta gauza bera egiteko antzeko jarduera burutzen duten Aldundiko eta udaletako taldeekin. Baina Aldundian eta mankomunitatean Legebiltzarreko akordio hori onartu duten alderdi politikoetako ordezkariak isilik daude gorago aipatutako ingurumen delitu larrien aurrean. Zergatik?
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.