Donostia

Delirio baten historia

2025eko martxoaren 2a
05:00
Entzun

Mediku gisa lana baneukan tarteka, eta, doktoretza egitea pentsatuta, Valladolidera joatea erabaki nuen.

Kartel bat zegoen Medizinako fakultateko bibliotekako paretan: Si quieres saber la causa del mal, llámanos. San Inazioren ariketa espiritualak ziren. Egin nituen, eta deabrua ei zen gaizkiaren kausa nagusia.

Gizon bat, behin, niri begira etengabe zegoen eta izutu egin ninduen, eta ni poliziagana joan nintzen, ETAk hil nahi ninduela eta babes bila. Bakarti gaixoa nintzen oso.

Handik hilabete batzuetara Madril komandoa detenitua izan zen.

Laburbilduta: nik pentsatu nuen nire kulpagatik izan zela, eta traidore konplexua hartu nuen. Kontatu nuen lehenbizi Soraluzen, inork ez zidan kasurik egin, eroa, eta oso momentu txarrak pasatu ditut, urteak, nire delirio harekin, eta bai une txarrak, purgatoriozkoak, psikosia sufritzearekin estigma, marjinazioa, igarotzean. Psikologo batek erran zidan psikosia ez dela traizioa. Gaur arte.

Nire psikoanalisia nagusiki nik bakarrik egin dut, eta hamarkadak iraun ditu. Nik pentsatzen dut teorian bai dela aurreratu, baina praktika oso atzeratua dagoela. Seguritate sozialak psikiatrak ditu eta horiek pilulak ematen dituzte berbarik egin gabe ia, eta psikoanalisia egiteko diru mordoa pagatu behar da. Negozioa da sarritan zientzia izan beharrean.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.