Ez dut uste Dani Maeztu duintasun etikoko leziorik emateko moduan dagoenik inori eta are gutxiago Aintzane Ezenarrori. Izan ere, hura izan baita Aralar sorreratik aldarrikatu duen polietikari muzin egin diona, hark eta Patxi Zabaletak erabaki zutenean Ezker Abertzale Tradizionalarekin bat egitea, azken horrek indarkeria hitzez arbuiatu zuenean. Eta polietikari muzin egin ziotela diot, hain zuzen, indarkeriaren arbuioa ez baitzen gogoeta etiko baten ondorioz izan, baizik eta EAT jabetu zelako indarkeria ez zela eraginkorra gaur egun, besteak beste, estatuak klandestinitatera kondenatzen zuelako.
Halere, Dani Maeztuk eta enparauek bat egin zuten ETAren jarduera babestu eta nekez gaitzetsiko duen EATrekin eta azken horien txotxongilo bihurtu diren EA eta Alternatibakoekin.
Eta duintasunaz zer azaldu behar digu sorreratik Ezker Abertzale Tradizionalarengandik neurrigabeko jazarpena eta irainak jasan arren «jipoitzaileen» eskutik joatea erabaki duenak?
Joan den osteguneko grebalari bati irakurri nion legez, «gizakiak bi ezaugarri ditu: norberaren ideiekin kontsekuente izatea eta duintasuna».
Ez diezaiela Dani Maeztuk Aintzane, Mikel eta Oxeli exijitu Aralerretik alde egitea, hura baita Aralarren sorrerako printzipioei uko egin zienean kanpoan geratu zena.
Zuzendariari
Dani Maezturi gutun irekia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu