Bilbo

Danel Elezkanori bi hitz

Jon Iturralde
2024ko azaroaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Pilota partida bat luzea izan daiteke eta gogorra... Askotan ikusten da, telebistako kamerak gainean daudenetik behinik behin, sufrikarioa, oinazea, amorrua, ahuldadea, nekea, poza eta tristura. Denetik pasatzen du pilotariak... Eta guk, ikusleok, parte hartzen dugu; hori baino gehiago, zeuen lekuan jartzen gara, zeuen pozak eta negarrak geure egiten ditugu...

Hainbeste jendek deitu izan badizu eta maitatua sentitu bazara zure erretiro berri honetan, merezi duzulako da. Zuk eman duzun itxuragatik, zure jarreragatik.

Zorionak, Danel... Bejondeizula!!!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.