Berriz ere gertatu da. Txarto itzuli dituzte Hautaprobako azterketak euskarara eta D ereduko ikasleak, berriz ere, kaltetuta atera dira.Aurtengo selektibitateko lehenengo deialdiko Matematika eta Biologia azterketak txarto itzuli dituzte. Alde batetik, Biologiako azterketan errugoso hitza erabili zuten bikortsu hitzaren ordez. Ikasle euskaldunek ez zuten ulertu. Antzeko kasu batzuk egon direnez, irakasleek gomendatu ohi diete ikasleei gaztelaniako eredua aztertzeko okerrik egon ez dadin. Eta zergatik galdu behar dute denbora ikasleek horretan? Askotan terminologia oso desberdina da, eta gaztelaniako hitz teknikoa ez da ulertu ere egiten. Gainera, D ereduko ikasle batek ez du zertan gaztelaniako terminologia ulertu. Bestalde, Matematikako azterketan konbexo-konkabo hitz teknikoak agertzen ziren ganbil-ahur hitzen ordez. Hitz guztiak euskaraz onartuta daudela egia bada ere, zuzena al da D ereduko ikasle batek, A ereduko ikasle batekin konparatuz, terminologia bikoitza ikasi behar izatea?
Urtebete dago azterketa prestatu eta itzultzeko, eta benetan garrantzitsua da jende askorentzat, etorkizuna jokoan dutelako. Proposatzen dena zera da: Unibertsitatea bada gai arlo tekniko bakoitzeko itzulketa lanean ikasgai horretan adituak diren pertsonak jartzeko, eta ez ikasgaietan adituak ez diren pertsonak, hitz teknikoen itzulpena menperatzen ez dutelako. Benetan erabakigarriak direlako azterketa hauek ikasleen etorkizunerako.
Zuzendariari
D eredukoentzat hautaproba
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu