ZUZENDARIARI

'COVID zoramena'

Santurtzi
2021eko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Psikologoek eta psikiatrek pandemiak eragindako estresa edo neke pandemikoa izendatu dute. Beste gaitz bat erantsiko zaigu herritarroi: agintariek sortutako COVID zoramena.

Adibide batzuk gogora ekarri gura ditut: apirilean maskararen erabilera ez zen beharrezkoa; maiatzean, ordea, nahitaezkoa. Ildo beretik, FFP2en erabilera ez zen komenigarria hasiera batean; hilabete gutxi pasatu ondoren, lana eta egoeraren arabera, ezinbestekoa. Agindu digute maskara janzteko mendian eta hondartzan, nahiz eta bertan bakar-bakarrik egon. Harrigarria eta susmagarria, benetan. Prebentzio-neurri batzuk birusak berak ere ez dituela ulertzen esango nuke.

Tabernekin gorabeherak, ordutegi murrizteak, etxeratze-aginduak eta abar. Kontraesanak non-nahi eta noiznahi, egoera zitala areagotuta.

Txertoak onak dira. Hau aspaldiko kontua da; gaur egun, berriz, AstraZenecarena arriskutsua omen da, eta Janssenena ere bai. Oraintsu arte, gazteentzat aproposa zen hura; egun, adinekoentzat baino ez du balio. Ba al dago hau guztia ulertzerik? Birusak akabatzen ez bagaitu, aginduek eta zentzugabekeriek burutik jota utziko gaituzte.

Ezinegonean bizi gara, gertatuko denaren zain. Behin artaldearen immunitatea lortuta, maskara barik leku irekietan ibiltzeko baimenik izango ote dugu? Ala goibel jarraituko dugu, irribarrerik ezin ikusi eta arnasa ozta-ozta hartuta? Ez nuke apusturik egingo, badaezpada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.