Honek amaieran beharko balu ere, horrekin hastea erabaki dut. Bai, arrazoia duzu, neurri handi batean. Baina garaiak garaiak dira, eta gure filmaren istorioa, XVIII. mendean dago kokatua, eta guztiok badakigu, historiak horrela kontatu digulako, nola ziren kontuak garai hartan. Hori ez dela aitzakia? Baliteke; barkatu, berriro ere.
Gure filmean balio askotarikoak jorratzen ditugu: laguntasuna, ekologia, ardura, hizkuntza (euskara), tradizioa, sinismenak, umiltasuna… Horien aipamenik ez duzu egin. Baina zu berdintasun eragilea zara. Hori aitzakia dela? Baliteke.
Gu herri honetako enpresa txiki bat gara. Nahiago genuke Disneyk duen indarra eta boterea izatea; baina ez gara berdinak, ez, gu txikiak gara haren ondoan, eta egun hauetan zinemetako txarteldegiak ikustea baino ez dago. Gurea ikusteko eta haiena ikusteko sortzen diren ilarek ez dute zer ikusirik. Hori ez dela aitzakia? Baliteke. Arrazoia duzu, gu ere jakitun ginelako berdintasunaren balioa hankamotz zegoela gure filmean. Eta hori dela eta, egun hauetan iragarri dugun bezala, Olentzeroren laugarren film hori ziklo baten azkena izango da. Ziklo luze berri bati ekingo diogu. Olentzero modernoago batekin, gaur egungoa. Baina hori guztia lehenago ere egin genezakeen. Hori ezdela aitzakia? Baliteke.
Mila esker, zure semea zinemara eramateagatik. Euskal zinema ikustera eramateagatik. Gure zinema aretoak euskal zinemaz beteko badira, hori bultzatu egin behar dugulako. Eta horrek ez du aitzakiarik.
Zuzendariari
Clara Wolfram berdintasun eragileari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu