ZUZENDARIARI
Cikautxo
Talde espainiar baten moduan aurkezten den Mondragon Corporationeko kide da Cooperativa Industrial del Kautxo, Cikautxo (CK). Hasieran enpresaren helburua Lea Artibaiko garapena sustatzea zen, lanpostu kooperatiboak sortuz. Ildo horretako proiektu bat aurrera eramateko lantegi berri bat behar zen. Postu berri pila sortuko zituen, CK2 izena izango zuen, baina ez zen sekula egin. CKren eragina eskualdean eskubide eza da: soldata apaleko eta lan astuneko tailer txiki pila batean gauzatzen da. Egun, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak lan beragatik gutxiago ordaintzea gaitzetsi egiten du.CK-ko bazkideei, ordea, bost axola zaie hori. Behin-behineko langile baten soldata bazkide batena baino dexente apalagoa da. Bazkideen soldata ederrak gazteei xurgatutako plusbalioaren fruitua dira. Hau lotsa! Eta ezker abertzalekoak diren bazkideak? Zirkinik ez. Eroso bizi dira: soldata onak, lanpostu onenak eta bizitza osorako kontratua. Ondorioa logikoa da: ez dira ezker abertzalea, alderantziz, eredu kapitalista bultzatzen dute. Askapen soziala bermatzeko, Euskal Herri sozialista baterako urratsak egitea beharrezkoa da. Ezker abertzaleko kide hauek kontrako norabidea hartu dute. Eduki sozialik gabeko abertzaletasunak ez du etorkizunik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu