ZUZENDARIARI

Chavismoak bizirik jarraitzen du

2015eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Hugo Chavez Presidentea hil eta gero, eskuineko politikariak eta prentsak, eta baita ezkerrekoak omen diren zenbait analista ere, chavismoaren ordez madurismoaz hitz egiten hasi ziren. Maduro presidenteak esan zuen bera chavista zela eta ez zegoela madurismorik inon. Chavismoa XXI. mendean sozialismora heltzeko bidea da, itxaropena, utopia nahi bada, baina utopiak, Eduardo Galeanok zioen bezala, ibiltzeko balio du.

Abenduaren 6an chavismoak 17 urteetako hauteskunde-ezustekorik handiena jaso du. Nozitu behar izan dituen 2002ko estatu kolpearen, 2003ko petrolio paroaren edo 2014eko guarimben ostean, intentsitate baxuko baina oso ondorio larrietako gerra baten jo-puntuan. Eta testuinguru honetan, bada azkarregi atera denik chavismoaren heriotza aurreratzea, edota Venezuelako prozesuaren 17 urteotako lorpen guztiak ahaztera. Chavismoa hilurren irakurri dugu kazeta honen zuzendariaren ahotik. Chavez Komandanteak utzitako lorratza aztertzeko hamarkadetako perspektiba historikoa beharko da, hain izan zen bere bizitza erabakigarria mila esanahietan. Baina ezer ez da alferrik, atzeraezina da,haren aztarna historiak jasoa du jada. Ezer ez da berdin munduan Chavezen ostean.

Eskandalagarria da benetan egun Europako ezkerra ikustea Venezuelak bizi duen gerra ekonomikoaren eragina gutxiesten.

Chavismoa hilurren esatea gehiegitxo esatea da. Ahmadinejaden hitzak ekarriko ditugu gogora: «Chavez ez da pertsona fisiko bat, kultura bat da, bide bat da, mundu osoa salbatzeko plan bat da». Plan hori indarrean dago, aurrera doa bide horretatik. Baina malkorik ez, gaurkoan, chavismoa bizi-bizirik dago eta hauteskunde batzuen galeragatik ez da ez dena amaitu ez eta historiaren zabortegira bota behar XXI. mende hasierak eman duen esperientzia ederrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.