Iruñea

Buztintxuriko ikastetxe publikoan euskaraz ikasi nahi dugu

Miren Garbiñe Rico Arcelus
2025eko apirilaren 23a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñeko Buztintxuri ikastetxe publikoko ikasleen familiek 57/2024 Foru Agindua txarretsi nahi dugu, eta ikasleek euskaraz ikastea. Dozenaka pertsona bildu berri ditugu ostiral goiz batean ikastetxeko patioan, Hezkuntza Departamentuaren inposizioa salatzeko. Protesta 57/2024 Foru Agindua onartzeak eragin du. Agindu horrek asteko ingeles orduak zazpi izatera luzatzen ditu Lehen Hezkuntzan, eta Ingurunearen Zientziak eta Ezagutza irakasgaiaren zati bat hizkuntza horretan irakastea ezartzen du, hori guztia euskararen kaltetan. Salatu dugunez, neurri horrek «urratu egiten du familiek dugun eskubidea gure seme-alabek zein hizkuntzatan ikastea nahi dugun aukeratzeko». D eredua euskaraz murgiltzeko eredua da, eta oso garrantzitsua da ikasleek hizkuntza gaitasun egokia garatzea, ondoren beste hizkuntza batzuetara transferitu ahal izateko eta ikasgaiak arrakastaz garatu ahal izateko.

57/2024 Foru Aginduaren aurka jotzeko arrazoi asko ditugu:

- Zientzietako edukietan kalitate apalagoa izatea (Foru Agindu berriak zientziak ingelesez irakastera behartzen du, eta orduak ingelesez eta euskaraz ematea dakar horrek. Ikasleek ez dute nahikoa mailarik ingelesez zientzietan sakontzeko.

- Ikastetxeen autonomiaren aurka doa.

- Hizkuntza kalitate txikiagoa: ordu gutxiago euskaraz.

- Proiektuen araberako metodologia gauzatzeko zailtasunak.

- Ordu gutxiago erreferentziazko irakaslearekin.

- Zailtasun gehiago Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleentzat.

- Ikasleak bereizten ditu.

- Ez dago oinarri pedagogikorik ordu horiek Ingurunearen Zientzietan eta Ezagutzetan irakastea eskatzeko.

Seme-alabak matrikulatu genituenean, bagenekien ingeleseko sei ordu izango zituztela Plastika irakasgaiari lotuta. Inork ez zigun galdetu ea aldaketa hori nahi genuen. Inposatu besterik ez zuten egin.

Bitartean, Hezkuntza Departamentura eraman dugun foru aginduaren aurkako sinadurak bildu ditugu. Hezkuntza komunitateak argi dauka: ez gara geldituko gure hautua errespetatu arte. D eredu publikoa, kalitatezkoa eta enborreko irakasgairik gabea nahi dugu ingelesez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.