Atseginez irakurtzen ditut Mikel Arrizabalagaren mendi ibilbideak, baita behin baino gehiagotan erabili ere. Alabaina, toponimiari dagokionez, erdal iturrien morrontza nabari zaio zenbaitetan.
Lehengo egunean «Etxauriko Buruhandia» bataiatu zuen Etxauri aldeko gailur nagusia. Egia da Iruñerrian «el cabezón de Etxauri» erraten diola jendeak —gazteek bereziki— kasko horri, buru egiten baitu hiriburua inguratzen duten mendien artean. Mendi horrek, ordea, bere izena du, mapa anitzetan eta herritar adin handiagokoen ahoan gorde dena: Sarbil. Euskaraz nik ez diot inoiz inori bertze izenik erabiltzen aditu.
Zuzendariari
Buruhandirik ez Etxaurin, Etxaurin Sarbil
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu