ZUZENDARIARI

Burlatako Udalak euskara modu egokian baloratu behar du, Arartekoaren arabera

2018ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Burlatako Udalak obra eta zerbitzuetako burua izateko B mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen 2017ko abenduaren 5ean.

Bere Euskararen Ordenantzak agintzen duen moduan, euskara 5 punturekin baloratu zuen. Hala ere, baremoak 15 puntuko muga zuenez eta esperientzia eta prestakuntza osagarriekin 15 puntu lor zitezkeenez, Administrazioan Euskaraz Taldeak kexa planteatu zuen Nafarroako Arartekoaren Bulegoan, euskararen puntuazioaren eragina hutsaren hurrengoa izan zitekeelako.

2018ko otsailaren 2an emandako ebazpenean hauxe gogoratu dio Arartekoak Burlatako Udalari: euskara % 5 puntuatu behar zuela eta oposizioa eta gainontzeko merituekin % 95 puntuatu behar zuela (ez gehiago). Euskararen puntuazioaren eragina gutxitu edo saihesteko honelako trikimailua nahiko hedatua dago administrazioetan. Espero dezagun ebazpen horrekin (eta aurretik Eguesibarko Udalak jasotakoarekin) garbi gera dadila euskara modu serioan eta benetako borondatez puntuatu behar dutela. Ez da zilegi hala edo nola euskararen meritua hein batean edo osorik alboratzen saiatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.