Bi emakume gara eta bulimia gaixotasuna dugu. Gaixotasun hau ez da fisikoki igartzen, baina ondorio latzak ditu: betekada basak, goitikak eta depresioak.
Lehendabiziko aldian Bartzelonara joan ginen tratamendu bila, ITA zentrora (Institut de Trastorns Alimentaris). Tratamendua eraginkorra izan zen, baina luzea eta garestia. Familiaren laguntzari esker izan genuen modua ordaintzeko. Aragoin, Valentzian eta Kanarietan, aldiz, bertako gobernuak ordaintzen du.
Gaixotasun honetan oso erraza da berriro erortzea eta hauxe gertatu zaigu guri aurten. Oraingoan, ordea, ezin dugu berriro Bartzelonako tratamendua ordaindu eta Osakidetzara jo behar izan dugu. Honek bakarrik bi hilabetean behin psikiatra bat eskaini digu medikazio egokia bideratzeko. Gomendatu digute Acabe elkartera joateko. Baina elkarte honetan bi psikologok bakarrik egiten dute lan, biak lanaldi murriztuarekin, eta ezin digute laguntza handirik eman, baliabide gutxi dituztelako. Horregak, hiru astean behin artatzen gaituzte. Hau ez da nahikoa, zeren gure gaixotasuna janariarekiko adikzioa da, oso handia eta errepikakorra. Beharko genuke gutxienez talde terapia bat, erretzaile eta alkoholikoekin egiten duten bezala.
Eskatzen diogu Osakidetzari ohartzeko gure egoera benetan desesperatua dela eta baliabide ekonomiko nahikoak jartzeko horrelako egoeran daudenek tratamendu egokia jaso dezaten.