Arraun munduan, itsasoan nola lehorrean, urak nahiko mugituta daude azken boladan, zoritxarrez.
Aurtengo Zarauzko banderaren larunbateko estropadan, batez ere, arraunzaleen eta zenbait arraun elkartetako arduradunen haserrealdiak goia jo zuen, itsasoak lehenengo baliza mugitu zuelako. Hortik aurrera, buruhauste franko antolakuntzarentzat, ezin bere tokian jarri zorioneko baliza.
Hori zela eta, erlojupean jokatu behar izan zuten Zarauzko estropada itsaso zabalean. Pena handia arraunzaleentzat nola arraunlarientzat, bai horixe!
Hortik aurrera, denok kritikatzen eta elkarri gure iritzia ematen hasi ginen. Zenbaitek diote Zarautzen bosgarren baliza jarri beharko litzatekeela, berriz horrelakorik gertatuz gero, ziurtatzeko traineruak lerrokaturik jokatuko luketelako estropada.
Zarauzko estropadetako eremukoarduradun batek Euskadi Irratian aste horretan zioen beste inon eskatu ezeannola jarriko zuten haiek, badaezpada ere, baliza hori.Itsasoak bere legea jarriz,estropada, zoritxarrez, hankaz gorabota zuela esanez bukatu zuen elkarrizketa.
Iritziak iritzi, eta bakoitza libre da nahi duena esateko, ene uste apalean, halako kasuetan, zeren aurtengo denboraldian ez baita Zarautzen bakarrik gertatu, epaileek egoeraren arabera erabakiak ahaliketa azkarren hartu, eta estropada itsaso zabalean erlojuaren kontra jokatu beharrean, zergatik ez jokatu estropada lau txandatan, bakoitzean hiru trainerurekin? Ikuskizuna ziurtatuta egongo litzateke, eta neurri handi batean horrela, baita elkarren arteko lehia ere. Denok nahi duguna, hain zuzen.
Beraz, denontzako irtenbide aproposena izan litekeena.
ZUZENDARIARI
Bosgarren baliza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu