ZUZENDARIARI 

Borroka lotuak

Mamariaga Arkupe Kioskoko arduraduna. Santurtzi
2016ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Metal arloko enpresa batean lan egiten ari nintzen Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenean. Kontseiluak eta sindikatuek protesta gauzatu zutenean, langileen komiteko kideok horren alde egin genuen, eta nik neuk, bitarteko sindikala nintzenez, abisatu nion lanaldiaren eteteaz enpresako ordezkariari. «Seguid por ese camino, que os van a dar de comer los periódicos», erantzun zidan zinikoki ugazabak. Urte batzuk geroago, enpresak porrot egin zuen, gestioko akatsak zirela medio, beste jabe batzuen eskura pasatuz. Alde egin nuen, eta hortik aurrera beste lan batzuk izan ditut nik, duela ia sei urte arte, non jabearen erretiroagatik ixtear zegoen auzoko kioskoa hartu nuen, eta, bizitzaren ironiak, hortik hona jateko ematen ari zaizkit egunkariak, bai. Ez dator gutun hau inolako efemeridearekin batera, badakit. Beste barik, pasarte horretaz akordatu naiz, eta ez da txarra, noizean behin baden ere, dena gurpil bat dela gogoraraztea: langileen borrokak, eskubideak defendatzea, duintasuna aldarrikatzea... Ez pentsa irla isolatua garenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.