ZUZENDARIARI

Blas de Oteroren CIEN urte

Asun Landa Mendibe.
2016ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Blas de Otero bilbotar poeta handiajaio zeneko 100 urte bete direla eta, CIEN izeneko jardunaldiakizango diraBilboko Bidebarrieta Liburutegian maiatzaren 30etik ekainaren 4 arte; sei egun eta sei ekitaldi, gaztelaniazko tituluazguztiak, poeta euskaldun bakarra Felipe Juaristi,baina bera ereizango diren poeta zein idazlegalego, asturiareta katalanak bezalaxe,gaztelerazko solasetan.

Hemen erdara da nagusi, hau da Bilbo, «infernu handia»esan zuen Oterorenlagun mina zen Gabriel Arestik, orduko agintariek euskara baztertzen zutelako. Kexatu zen Otero bera, ezin izan zuelako euskara ikasi, bere haurtzarokohizkuntza. Hemen berriro kultur antolatzaileek ahaztudute euskara, diogu guk, Otero eta Arestiren garaikoek egin zuten bezalaxe. Agian sarrera ekitaldian Jaurlaritzako zein Udaleko ordezkariek berba bi botako dizkigute. Agian baten batek irakurriko du poemarenbat euskaraz. Euskara apaingarri. Gaztelaniaz idatzitakoa bakarrik da benetako kultura?

Telefonoz deitu dugunean azalpen eske, esan diguteBlas de Oterok gaztelaniaz idatzi zuela. Eta Shakespearek ingelesez,erantzun diegu, orduan, ingelesez baino ezin dugu aztertu, solastu, irakurri, itzuliidazle ingelesaren obra eta pertsona? Hemen ez dagoela Otero bizirik ezagutu zuen euskaldunik esan digute eta guk galdetu: poetaren lagun intimoak, familiadira ezinbesteko bakarrak poeta baten pentsamendua eta obra ezagutzeko?

Hemen maite ditugula ekarriko dituzten poetak eta idazle batzuk, esan diegu. Elena Medel, Xuan Bello, Marta Sanz... eta plazer handia izango dela zuzenean entzutea. Ezagutzen ditugulako maite ditugu. Baina nola maiteko ditugu bertoko poetakezagutu ezean? Tantakaekartzen badituzte eta oso aukeratuak, batzuk inoiz ez ?

Hemen Oteroren «espezialistarik» ez dutelaezagutzen esan digute. Gure gomendioa: hasteko bertokoei ere begiratzen. Badira urteak Koldo Izagirrek euskaratu zituela Oteroren poemak eta aspaldipublikatuta daude Susa argitaletxearen webgunean, adibidea jartzearren. Horrez gain, egin dira Oterori buruzko ikuskizunak, Loraldian ere ikusi izan dugu berriki. Baina Bidebarrietako jardunaldi hauek gaztelania hutsean izango dira. Cien ez da ehun. Kexa onartu eta kontuan izango dutela hurrengorako esan digute. Ea ba! Bagara batzuk Bidebarrietako ekitaldietara joaten garenok, euskaldunak asko, eta horrelakoetan minduta etakezkatutairteten gara, gure Bilbon ez dugulako hitzik ezta bakerik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.