ZUZENDARIARI 

Bizkaiko Ogasunak euskaldunak behar ditu!

Barriro euskara taldea.
2017ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Urtez urte, badirudi euskaltzale gehiago dagoela kalean. Urtez urte, guraso gehiagok hitz egiten du euskaraz beraien seme-alabekin. Urtez urte, ikasle gehiago dago euskaraz ikasten. Urtez urte, jende gehiagok lortzen du euskara gaitasuna. Urtez urte, lanpostu euskaldun edo elebidun gehiago daude. Urtez urte, erakundeek garrantzi handiago ematen diote euskarari. Urtez urte, euskararen aldeko kanpainak egiten dira handik eta hemendik. Bi urterik behin, Korrikan parte hartzen duten euskaldunak gero eta gehiago dira. Baina, urtez urte, errenta aitorpena egiteko orduan badirudi euskaldun amorratu horiek bat-batean ezkutatu, kikildu edo beldurtu egiten direla eta nahiz eta aurreko guztia egia izan, errenta aitorpena egitean desagertu egiten dira. Hala, Bizkaian errenta aitorpena euskaraz egiten dutenak %2ra ere ez dira iristen. Horregatik, Barriro, Bizkaiko Foru Aldundiko euskara taldea, aurten ere euskaldunen horien bila dabil, errenta aitorpena euskaraz egingo duten euskaldun ausarten bila, alegia. Anima zaitezte, esparru hau ere euskaldundu beharra dago eta! Egin urratsa:

·Aldundiak egiten badizu, jasotako gutunean adierazitako telefonora deituta hurrengo urterako hizkuntza alda dezakezu.

·Aldundiarekin hitzarmena duten finantza-entitate baten bidez egiten baduzu, eska ezazu euskaraz egitea.

·Aholkularitzaren bidez, finantza-entitate baten bidez edo zuk zeuk zuzenean laguntza programarekin egiten baduzu, aukera ezazu euskara hizkuntza.

Euskarak zuen ausardia eskertuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.