ZUZENDARIARI

Bizkaiko Diputazioaren ardura itunpeko zahar-etxeetan

Lucinio Melgar Martin
2023ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Irailaren 24an gure ama, 94 urtekoa, Barakaldoko Altos Hornos zahar-etxean erori zen, gure ustetan zahar-etxearen zabarkeriagatik. Irailaren 29an, erreklamazio bat idatzi genuen gertakari horretaz kexatzeko Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailean, eta oraindik ez digute erantzun.

Harrituta eta dezepzionatuta gaude. Zahar-etxeek ez lukete pertsonen biltegi izan behar, baizik eta gure adinekoak seguru eta eroso sentitzeko lekuak. Gure iritziz, zabarkeria hori gertatu zen zahar-etxe horrek ez dituelako langileen kopuru edo ratioak errespetatzen, ez duelako langileen etengabeko formakuntza bermatzen, ezta lanaren egonkortasuna zaintzen ere.

Itunpeko zahar-etxeek Bizkaiko Foru Aldundiko zigilua izateak zerbitzuaren kalitatea bermatu beharko luke, baita langileen lan-baldintza duinak ere. Eta, arazoak daudenetan, foru aldundiak horien erantzukizuna izan beharko luke eta eraginkortasunez kudeatu beharko lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.