Horra, egia gordina. Behin eta berriro eskubideak iragartzen direnean, lanerakoa, etxebizitza duin baterakoa, hezkuntzarakoa… funtsezkoa den eskubidea, bizitzarakoa alegia, paper bustia baino ez da. Bizitza hasieratik ukatzen da. Emana zaigun funtsezkoena bizitza denean, hezkuntza, lana, etxebizitza eta beste edozer gauza baino funtsezkoagoa, ez dago denentzat aitortua. Eta, gogorragoa dena, abortuaren bidezko ukatze hori gizartearen aurrerapen modura irizten da, egiatan atzerakuntzarik handiena denean.
Beste muturrera joz, laster batean, gizartearen ordezkari politikoek bizitzaren amaiera ere ukatuko dute. Ezeren truke emana zaigun bizitzaren dohaina, berez hil arterainokoa dena, denboraz mugatuko dute gure ordezkari politikoek, oinaze jasangaitzak jarririk aitzakia modura.
Baina, gure arteko pertsonaia jakintsu batek dioen modura, gaixo larri baten arazoa ez da konpontzen gaixoa hilez, gaixotasuna sendatuz baizik. Hori ez dute askok ulertu nahi. Zergatik? Bakoitzak jakingo du. Baina emaitza hauxe da: dugun altxorrik handiena, bizitza alegia, ezertarako eskubiderik gabe emana zaiguna, babestu beharko luketenek ukatu egiten dutela. Hasieran eta amaieran. Zein izango da hurrengoa bizitzaren txikizio honetan?
ZUZENDARIARI
Bizitzaren hasiera ukatzetik bizitzaren amaiera ukatzera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu