ZUZENDARIARI

Bizitzaren aldeko ekimena

Laukiz
2021eko irailaren 17a
00:00
Entzun
Berriki, AEBetako Texas estatuan lege bat onartu da, abortua debekatzen duena haurdunaldiaren seigarren astetik aurrera. Izan ere, frogatua denez gero jaioko denaren bihotzaren taupadak epe horretatik aurrera aditzen direla, legeak bermatzen duena da, horiek aditzen direnetik, bizitza hori heriotzatik salbatuko dela. AEBetako Justizia Departamentuak, fiskal nagusiak eta Joe Biden presidenteak berak, legearen aurkako iritzia dute, eta Texas demandatu dute lege hori onartzeagatik.

Lege, demanda eta gainerakoak alde batera utzirik, errealitate gordinera joz, emakume batek, seme edo alaba izango duenaren gorputza ekografian argiro ikusi eta haren bihotzaren taupadak aditzen dituenean... nork uka dezake abortatzea bizitza bat akabatzea dela?

Egun, 3D motatako ekografien bidez esandakoa argiro frogatzen denean, zertan gabiltza? Abortuaren bidez, hainbeste azpimarraturiko eskubide argiro ez azalduen emaitza bakarra heriotza baino ez dugu. Eta heriotzak ez du ezer konpontzen.

AEBetan badaude, Texasez gain, bihotzaren taupadaren legea onartu duten estatu gehiago, besteak beste Georgia, Mississipi, Kentucky, Ohio... Ea lege hori Nazio Batuetako estatu guztietan onartzen den. Bizitzetan irabaziko genuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.