ZUZENDARIARI

Biziko gara zozo ez garelako

Mosku-Angelu.
2014ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Igandean Errusiako hiri hainbatetan Bakerako Martxak egin ziren. Moskun 25.000 herritarrek parte hartu zuten, zoritxarrez noizbehinka liskarretan. Batzuk kanpotik politika behatzaile dira. Nire emaztea eta biok bihotzean gaude. Emaztearen ama ukrainarra da. Emazteak Ukrainan jaio eta han bizi erdia eman du, eta ama hizkuntza ukrainera du; aita errusiarra, eta aita hizkuntza errusiera. Bigarren bizi erdia Errusian eman du. Espero dut hirugarren bizi erdia Euskal Herrian emango duela. Amonaren abizena Daxko, Aitonarena Daxkov. Antzeko egoeran errusiar edo ukrainar milioika dira. Errusian Ukrainako abizenarekin bizi direnak eta alderantziz. Joan den urtean Kieveko gatazkan erdiz erdi gure iloba Klim bataiatu dugu. Auzunean hurbileko eliza Moskuko patriarkarena da. Han errusieraz Klim bataiatu eta gero jatordua etorri zen. Mahaia inguruan gonbitatuko erdia Kievkoak, beste erdia Donetsk-ekoak ziren. Putinen edo Janukovitxen kontrako hitzak eta trufakeriak baizik, eta ez dut ezer aspergarririk entzunen. Ukraineraz kantu bai. Maidanan nintzelarik, Putinek eta BERRIA egunkariak neonazi ikusi dituztenak nik ez ditut ikusi. Benetako iraultza demokratikoa ikusi dut. Edonor tribunara igo zitekeen hitz egitera.

Ukrainarren eta errusiarren artean ez dago kontraesanik. Eslaviar europarrenak, giristinoak, belaun belaunaldiz denak batean bizi izan dira. Gorroto hori Putinen propaganda da, zonbi errusieraz. Hark ezin du besterik proposatu etengabeko gerla baizik. Txetxeniarren, georgiarren, eta gaur ukrainarren aurka; eta bihar noren kontra? Suntsitzen du eslaviarren arteko batasuna, Bielorrusia, Ukraina, Errusia hiru senideen maitasuna. Gorroto horrek Errusiako Federazio multinazionala suntsituko du. Eslaviar bihotza ezdeusten bada, Errusiako Federazioak hauts egingo du. Eslaviarrekin bizi ezin diren Moskuko errusiarrak nola bizi daitezke eslaviar ez diren Kaukasoko, Uraletako eta Siberiako herri hainbatekin? Ukrainako gatazka Errusiako Federazioa hondoratzearen hasiera besterik ez da. Lehen baino lehen Ukrainatik Errusiak bere gudarostea eta armamentu guztiak atera behar ditu. Han 2.000 Errusiako soldadu hil dira. Aski da. Eta garrantzitsuena, KGBko koronel ohiaren gezurrari aurre egin behar diogula gure nortasuna eta bizia gordetzeko. Gure kasuan gure familiako batasuna ezin du hondoratu Putinek, zozo ez garelako horren propaganda sinesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.