ZUZENDARIARI

Bilboren kontrako arrazismoa

EGI-Gasteiz.
2015eko otsailaren 25a
00:00
Entzun
El nacionalismo vasco es racista, porque encuentra incompatibilidades entre lo vasco y lo español». Hala zioen Burgo(s)'ko Jaime Inazio-k UCDko diputatu napar ohiak, 1977 aldera, Gernikako Estatutuari esker, politikoki sortzen ari zen Euzkadi-rekiko ezkortasuna agertzeko. Napar sasi-foruen berrezartzeari segika, inkonpatibilitateak ikusten omen zituen Euzkadi eta Nafarroaren artean. Modu berdintsuan, UA-k, Arabako alderdi ohiak, bateraezintasunik ere zekusan Álava foral y española eta Euzkadiren artean. Gaur, UCD eta UA desagertuta, badugu oraindik inkonpatibilitate gehiago dakusanik.

Ander'ko Xabier-ek, Arabako ahaldun nagusiak, abertzaleei egotzi die, bere alderdiko azken hitzaldi batean, EAEko hiriburua Bilbo izateko nahia, bai eta Arabak erkidegoan pisua galtzea. Arrazista bilakatu omen da, Bilboren kontrako arrazista.

Herri euskaldun ttipi batzuetan, oraindik deitzen zaie trenak ekarritakoak bertoko fabriketara lan bila etorri ziren proletario gajoei. Terminologia berdintsuan, «Bilbotik etorritakoak» dira abertzaleak Xabierrentzat (benetako maketoak). Eta proletarioek euskal industria altxatu zuten bezalaxe, Bilbotik etorritakoek ere Gasteizen jarri zuten erkidegoko hiriburua, bai eta Arabari 25 eserleku egotzi, populazio kontuak gogoan hartu barik. Eta bitartean, hori dena lortzen ari zela, PP, Alianza Popular (AP) alderdi atzerakoiaren hegalpean hazten ari zen oraindik, separatismoa deszentralizazio prozesu orotan ikusi behar zuena. Eta Nafarroako UCDk bezala, AP ere separatista bihurtuko zen; separatista, hori bai, Araba/Nafarroa Euzkadirekiko, inoiz ez Euzkadi Espainiarekiko. Bigarrena, arrazismo; lehena, patriotismo. Gerora etorriko ziren PP eta UA, patriotismo gehiago egitera.

Gaur egun, Napar UCD gaurko UPNn bizi den moduan, UA eta AP Arabako PPn berpiztuak izan dira. Eta kaioek, Bizkaian zein Gipuzkoan apenas ezer irabazten dutenak, Araban taifa egin eta abertzaleak akabatzeko lubakia sortzen aritu dira. Araba (Jainkoak daki zertaz!) defendatzeko aitzakiarekin, Euskal Herria ahalik eta gehien fragmentatzea besterik ez dute nahi, AP/UCD/UAren garaietan bezalaxe: zenbat eta zatituago, ahulago; beraz, hobe.

Antza denez, abertzaletasuna ez omen da «euskaldunak zatitzen» dituen ideologia bakarra...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.