ZUZENDARIARI

Bilboko Ingeniaritza eskolak euskara mespretxatu du

2016ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Euskalduna Jauregian 2.000 lagunen aurrean, EHUko Ingeniaritza fakultateak bere graduatuei domina banatu die orain gutxi. Ekitaldi hau fakultate honek jendaurrean egiten duen urteroko ekitaldi jendetsuena izango da seguruenik.

Bertan agintari eta arduradun batzuk egon ziren, azalpenak ematen, eta herri honetako hizkuntzaren ebaluazioa egingo bagenie, hauxe izango litzateke emaitza: Juan Mari Aburto Bilboko alkatea gailenduko litzateke, hitzaldiaren erdia euskaraz egin zuelako.

Ondoren Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkaria eta EHUko errektorea, Iñaki Goirizelaia etorriko lirateke, %33 inguru euskaraz egin zutelako, eduki desberdinak hizkuntza bakoitzean eta euskara txukunean hasi eta amaitu zutelako. Unaik gainera bizkaiera apur bat erabili zuen, eskertzekoa dena. Heren hori (%33) gutxi da; izan ere, mezu nagusia graduatuentzat zuzenduta zegoen, eta, denok dakigunez, adin horretan ikasle euskaldunen kopurua %33 horren bikoitza izango da. Beraz, %50-60 gutxienez geure hizkuntzan egitea. Nahiko batlortzeko minimoa izan beharko litzateke, ez?

Ingeniaritza Eskolaren izenean bost lagunek hitz egin zuten: arduradun nagusiak, beste arduradun batek, ikasleen eta ikasle ohien ordezkariek eta Eskolako Abesbatza bikainaren ordezkariek. Ekitaldiko azalpen nagusiak, logikoa denez, haien esku geratu ziren: aurkezpen lana, diplomen banaketa... bada bostek, «egun on» eta batek beste esaldi bi gehiago kenduta, gaztelera hutsean jardun zuten denbora osoan, geure hizkuntzari eta geure nortasun zeinu nagusiari barre eginez. Gutxiegi bat mereziko lukete, zalantzarik gabe.

Ez hori bakarrik, azafata gazte bati gauza bat esan, eta erdaraz erantzun, edo, gonbidapena hizkuntza bietan txukun, baina «Butaca de patio» handiarekin dena izorratuta.

EHUko Euskara Plana non dago? Nola onar daiteke horrelako ekitaldi batean Ingeniaritza Eskolako ordezkariek euskarari horrelako tratamendu onartezina ematea?

Ingeniaritza Eskola 100 urtez herrihau erdalduntzen eragile garrantzitsua izan da, hortik ateratzen diren ikasleen eragin linguistikoa oso handia delako (enpresen kudeaketa, proiektuak, zerbitzuak...). Bada alderantziz egiteko ordua, eta eskola hau, eta hemengo erakunde guztiak, Euskal Herriaren zerbitzura jartzeko!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.