Zuzendariari

'Biarritz' izenaren alde

Getxo.
2013ko abenduaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EITBko mapan Biarritz izena darabiltela eta, arren, Miarritze forma erabiltzeko eskatuaz astearteko gutunaren ildotik, esan behar da Biarritz izena euskaraz jatorrizkoagoa dela. Bestetik, esan behar da bertako udalak ere aspaldi egin zuela eskaria Euskaltzaindian —izen bakarra erabiltzearren— Biarritz forma onartzeko euskarazko izendegian. Bi arrazoi aipatzen zituen: bata, Biarritz izena euskara dela, jator-jatorra; bestea, Biarritz izena mundu osoan ezaguna dela molde horretan, euskal grafiarekin alegia; eta zentzugabea zela bi molde erabiltzea —arrazoi berberagatik, egoki da Bilbao izatea bide seinaleetako forma bakarra—. Arrazoi sendoak, duda gabe, ezen Miarritze moduko moldeak «hobeki atxikitzen zaizkio euskal hiztunen erabilerari». Horretan hasiz gero, gure herri askoren izenak aldatu beharko lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.