Aurreko ostiralean, Euskadi Irratiko goizeko solasaldian, guztiz harritu ninduen berri bat entzun nuen, oso zintzotzat daukadan nire lagun kazetari batek esandakoa: Txillardegiri milioi bat pezeta, 6.000 euro, eman omen zizkion Ramon Labaien euskaltzale finak, Euskal Herriak Euskaraz-ek kalea nolabait mugiarazteko, gogo berotzeko, EITBren asmoa aurrera indarrez joan zedin. Aspaldiko kontuak, bai horixe! Baina Txillardegi ez baitago gauzak argi eta garbi azaltzeko, nik hartu dut bere lekua, beragandik inor baino hurbilago zegoen honek, eta gertatutakoa zuzen azaldu dezakeenak.
Gogoz aritu ginen lanean EHEko kideak, eta baita ondo bideratu ere asmo berri hura denon artean, baina erne!, gure ekintzen bidez egindako gastu guztien fakturak Ramon Labaieni bidaltzen genizkion eta berak zuzenean ordaintzen zituen...
Honetara iritsi nahi nuen. Ez Txillardegik eta ezta EHEko inork ez zuen xentimorik jaso. Horrelaxe izan ziren gauzak, soil-soilik azalduta, besterik gabe.
ZUZENDARIARI
Bi hitz baino ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu