Botere egiturek gizakiei nola eragiten digun hausnartzeak Hondarribikoazken alardean eraldaketak ekarri dituela begi-bistakoa da. Horrela, aurten lehen aldiz egin diote harrera alkateak eta EAJko diputatu nagusiak Jaizkibel konpainiari. Nahiz eta alarde tradizionalari harrera egitean, gizartearen sexualizazioan sinesten duen jendarteari babesa adierazi dioten.
Azken hiru hamarkadetan, gehiegitan errepikatu izan diren gertakari hauek, eliteen arteko elkartasun moduko bat irudikatzera eraman izan naute aldi oro, non botereak eta ekonomiak identitate sexualetik haragoko zerbait senidetzen duen. Goi-agintari eta ekonomia posizioetatik gorpuztu, eta herritarrek halabeharrez pairatu behar dugun desbideratze bat.
Irailaren 8an, hedabideek sobera idatzi zuten goi-kargudunen benetako parte-hartzeaz. Hauen konpromisoa zehazki nolatan adierazten den eztabaidatu edo utzitako emaitzen adibide argirik aipatu gabe. Benetan jardun gabe, zerbait gaitzetsi edota babesteak ez du kosturik suposatzen.
Bitartean, azken alardeari erreparatuz, aurrerapausoak ospatuko ditugu. Eta datorren urteko alardean, herritarren sexua, orientazio sexuala, etnizitatea, adina, erlijio sinesmena edota ezgaitasunak edonolakoak direla ere, guztion eskubideak bermatuko dituen gizartea eraikitzearen aldeko nahia aurrera eramateko, hitzez gainera ekintzez ere baliatuko den lehendakari berri baten parte hartzearekin amestuko dugu. Edota eskopeten ordez, inguruko baratzetatik ebatsitako ehunka porruz desfilatuko duen konpainia antimilitarista berri baten parte hartzeaz.
Betiere, Jazkibel konpainiak borroka adierazten duela, izan duela, eta etorkizunean ere adieraziko duela goraipatuz.
ZUZENDARIARI
Betiere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu